OLIA baserria.Mendaro

lunes, 12 de febrero de 2007

Altzibar edo Iriondo?

Pilik honela esaten dit Bergaratik: "Pixka bat arrituta geratu naiz, nere amak esaten duelako amama Josefa Zulaika Iriondo zela eta ez Josefa Zulaika Alzibar. Kanposantuan ere bere lapidan horrela jartzen du eta han begiratuta jakin dezakegu noiz hil zen, zenbat urterekin eta beraz zein urtetan jaio zen kalkulatu.
Baita ere esaten du Getarian jaioa zela, "Zabale" baserrian eta txikitan ama gabe geratu zenez Mendaroko Agarre Haundira etorri edo ekarri zutela. Hori kontatu zioten berari beintzat."

Nik ere gogoratzen dut gure ama Agustinak gauza bera esaten zuela.Getariako lehengusu edo osaba arrantzale bat etortzen zela Gabonetan eta berak ekarritako bixigua jaten zutela ere bai.Enterru batera ere joan ziren inoiz Getariara.
Agustinaren agirian Alzibar azaltzea erru bat izan daiteke.Hau argitzeko beste anai arreben edo Josefa beraren jaiotza agiria lortzen saiatu behar genuke. Agiriak eskatzeko alboko Registro Civil link horretan sakatu, eskabidea bete, eta etxera bidaltzen dute inolako kosturik gabe.
Olia baino gorago dagoen Agarre Haundin bizi zela ere esaten zuen gure amak, baina bere gurasoak Garagartza auzoko baserri batekoak zirela esaten zuela uste dut. Horregatik azaltzen dira agirietan Elgoibarkoak bezala.

No hay comentarios: