OLIA baserria.Mendaro

lunes, 5 de febrero de 2007

Josefa Zulaika Alzibar


Josefa Zulaika Alzibar. Gure amama. 38 urte 1922an. Ez dakit noiz jaio zen zehatz-mehatz. Inork badaki, esan mesedez.
Bere aita José Zulaika eta ama Estefanía Alzibar Garagartza auzokoak, uste dudanez.
Argazkian ikusten denez gure amamak baserritarren jantzi tradizionalak erabiltzen zituen: alkandora, amantala, abarkak eta abar.
Gogoan dut behin ikusi nuela baina txikia nintzen eta ez dut asko gogoratzen. Oliako sukaldean su bajuari auspo batekin indarra ematen gogoratzen dut, edo hori uste dut nik behintzat. Zuetako batzuk gehiago jakingo duzue eta kontatu hemen nahi baduzue.
Argazki hau Bittori Txurrukak bidali dit.

No hay comentarios: